XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Salbuespen gisa, espezialitatearen ezaugarriek hala eskatzen dutenean, Langilegoaren Kudeaketako Zuzendaritzak berak izendatu ahal izango ditu mahaikide horiek kideko beste espezialitate batzuetako funtzionarioen artean, eta kasu horretan aholkulari espezialistak izendatu ahal izango dira, deialdi honetako 6.4.2. azpiatalean aurrikusten diren baldintzetan.

Lerrun-zerrendako mahaikide berrienak beteko ditu idazkari-lanak, epaimahaiak beste era batera izendatzea erabaki ezean.

6.2.3. Epaimahai bakoitzerako, ihardunbide beraren bidez, ordezko epaimahai bat izendatuko da.

6.3. Hautaketa-organoen ihardunari buruzko arauak:

6.3.1. Hautaketa-organoetako kideek ez dute parte hartuko, eta Langilegoaren Kudeaketako Zuzendaritzari jakinaraziko diote Herri-Administrazioen Lege-Jaurdideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko Legearen 20. atalean ohartemandako gorabeheraren bat biltzen dutenean, deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan hautaprobetarako lehiatzaileentzako prestakuntza lanik egin izan balute.

Aurreko lerroaldian ohartemandako gorabeheretan sartua ez egoteari buruzko ageriko aitorpena eskatuko diete hautaketa-organoetako kideei epaimahaiburuek.

Aitorpen hori eratze-agirian jasoko da.

Halaber, hautaketa-organoetako kideak arbuiati ahal izango dituzte lehiatzaileek, azpiatal honetako lehenengo lerroaldiak aipatzen dituen gorabeherak biltzen dituztenean.

6.3.2. Aurreko azpiatalean ohartemandako arrazoietakoren baten eraginez beren mahaikidetasuna galtzen duten kideak ordezkatu behar dituzten hautaketa-organoetako kide berrien izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara, Langilegoaren Kudeaketako Zuzendaritzaren Erabakiaren bidez.

6.3.3. Epaimahaiburuek deialdia egin ondoren, hautaketa-batzordeak osatuko dira, bai eta epaimahaiak ere, kide titular eta ordezkoetatik gehienak etortzen badira.

6.3.4. Horiek osatzen direnetik aurrera, eta aparteko gorabeherarik ezean, eta horiek egiaztatzea Langilegoaren Kudeaketako Zuzendaritzari egokituko zaio, hautaketa-organoak osatu ostean, horietako kide titular edo ordezkoen gehiengo osoa etortzea beharrrezko izango da baliozkotasunez iharduteko.

Epaimahaiburuen ordezkotza Langilegoaren Kudeaketako Zuzendaritzak baimenduko du; mahaikideena, berriz, ihardun behar duen epaimahaiburuak, ordezko mahaikideak hartu beharko duela kontutan izanik edo halakorik ezean, izendatu dituen xedapenean agertzen den hurrenkeraren arabera ondoren agertzen denak.

6.3.5. Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko Legean xedatutakora egokituko da kasu guztietan hautaketa-ihardunbidea.